domingo, 1 de febrero de 2015

Otsaila zozketa berri batekin hasten dugu!!



Hilabete berriarekin proposamen eta helburu berriak ere hasten dira, eta horrelaxe hasi dugu guk ere otsaila, gure lehen zozketa burutzen. Finantziazioa lortzeko ideien inguruan pentsatzen denbora asko igaro ondoren, zozketarena iruditu zitzaigun irtenbide eraginkorrenentako bat. Horrelaxe, gaur gure zozketa berria azaltzeko aukera dugu. Gogoan izan behar da boleto hauen prezioaren zenbateko guztia gure proiektuaren finantziaziora bideratuko dela.


  • Prezioa (krisi garai hauetan lehenengo begiratzen duguna): 1€
  • Saria (zozketa batean partehartzeko eragile nagusia):
    • 1º Zarauzko Amenabar eskubaloi taldeak sinatutako kamiseta
    • 2º Zarauzko rugby taldeko jokalariek sinatutako baloia
  • Nola lortu boletoak: oso erraza da, La Salle ikastetxeko koordinatzaile den Maiteren bulegora hurbildu besterik ez duzue egin behar. Bertan emango dizkizue behar adina zenbaki. 
  • Noiz: zozketa otsailaren 26an egingo da, eta saritutako zenbakiak bai hemen, baita bestelako sare sozialetan ditugun perfiletan argitaratuak izango dira.


Beraz, ANIMATU, helburu on batengatik dela!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario