Proyecto :: Proiektua


José Mercado Aguado barnetegia Boliviako Santa Cruz de la Sierra hiriburuaren erdialdean kokatzen da. Bertan, hainbat arrazoi eta egoerak bultzatuta, 12- 18 urte bitarteko  mutilak bizi dira.  Kasu horien artean bizitzeko lekurik ez eta kalean lo egiten zuten mutilak, umezurtz gerautakoak edo aitak abandonatu eta amak Espainiara edo Chilera lanera joan zaizkienak ere aurki ditzakegu, besteak beste. Esan dezakegu mutil gehienak familia desestrukturatuetatik datozela eta beraiekin egon eta beraiei entzutea asko eskertzen dutela. Beraz, gure lehen betebehar nagusietako bat hori izango da.

El internado José Mercado Aguado se sitúa en el corazón de la ciudad bolivariana de Santa Cruz de la Sierra. Es allí donde viven jóvenes de entre 12 y 18, que por diversas condiciones se han visto avocados a ingresar en dicho internado. Muchos de esos adolescentes, a pesar de su corta edad, se han visto obligados a dormir en la calle; otros, tras quedar huérfanos no tenían otra salida y existen también lo que han sido abandonados por sus padres, y las madres con el objetivo de asegurar un futuro mejor para sus retoños, han viajado hasta países como Chile o España. 
Las causas por las que estos muchachos han terminado en este internado son muy dispares, pero la máxima predominante es que provienen de familias desestructuradas, chicos con carencias de afectivas. Este aspecto se va a convertir en una de nuestras prioridades: poder proporcionar a estos jóvenes la atención que requieren. 



Barnetegian bertan aurkitzen da eskola eta beraz, gazte hauek eskolara joateako aukera ere badute. Boliviako hezkuntza sistema ez da hemengoa bezela antolatzen eta haur eta gazteak eskolara goizeko txandan edo arratsaldekoan bakarrik joaten dira. Internaduaren funtzionamendua ondo antolatzeko asmoz, mutilak bi taldetan banatzen dituzte. Talde bat goizez joaten da eskolara eta bestea arratsaldez.
Eskolan ez dauden momentuan, internaduan bertan dagoen inprenta tailerrean jarduten dute. Modu horretan, internadutik irtetean, ikasketak bukatuak izateaz gain, inprenta batean lan egiteko ezagutza guztiak barneratuta dituzte eta lana topatzeko aukera gehiago izaten dituzte.

En el mismo internado disponen también de escuela, por lo que todos los estudiantes tienen el derecho a una formación académica. El sistema educativo bolivariano tiene grandes diferencias al nuestro; los alumnos por ejemplo acuden a la escuela en el turno de mañana o en el de la tarde. De esa misma manera se organizan los internos; algunos tienen clase por las mañanas, y otros en cambio  por las tardes.
La formación que ofrece el internado no se limita al educación académica sino que los alumnos tienen asimismo un taller de imprenta, en el que aprenden el oficio. El objetivo de este taller es bien claro: que los alumnos una vez que hayan terminado su etapa en el internado, aparte de tener finalizados sus estudios, tengan nociones básicas sobre cómo trabajar en una imprenta; de esta manera los alumnos tendrán mayores posibilidades de encontrar un trabajo digno.   




Barnetegiak urte batzuk dituenez, mutilen logelek, dutxak eta eraikinak ere nahiko zaharkituak daude. Aurreko udan, Zaragozako jende xumea taldeak instalazio elektriko guztia berritu eta logeletako paretak txukundu eta margotu zituen. Aurten, gure asmoa, mutilen oheak eta armairuak berritzen edo konpontzen saiatzea izango da besteak beste.

El internado carga ya con muchos años y alumnos a sus espaldas, lo que nos ayuda a entender la mala situación en la que se encuentran las habitaciones, duchas y demás espacios. La instalación eléctrica sin embargo, goza de mejor salud; Gente Pequeña de Zaragoza, que el año pasado fue destinado al mismo lugar, se responsabilizó de renovar todo el cableado eléctrico al igual que pintar las paredes que se veían más afectadas por el paso del tiempo. Viendo la situación que se nos presenta, nuestro objetivo será restaurar las camas y armarios de los alumnos. 

Horrez gain, gazte hauek internatu barruan egonik, ez dute aukera askorik kanpora irten eta inguruak ezagutzeko. Beraien egunerokotasun horretan, jolas, dinamika, txango eta beraientzat berriak diren esperientzia berriak sortzeko aukerak eskaintzea da gure xedeetako bat.
Baina dena ere ez da dibertsioa izango; izan ere, iluntzetan ikasketa orduak izaten baitituzte eta tarte horietan berain zalantzak argitzen, etxeko lanetan laguntzen eta ikasteko orduan laguntza ezberdinak ematen ere arituko baikara. Taldekide bat iada bertan izan denez, internatuan egin beharreko lanaz zertxobait badakigu. 

Los jóvenes internos, se encuentran en una situación muy desfavorable a la de los otros chicos de su edad. Al vivir en un internado, sus posibilidades de salir a la calle y conocer nuevos entornos se ven muy limitadas. Nosotros, con el fin de acabar con esta situación proponemos realizar distintas dinámicas, excursiones y juegos para que su estancia sea lo más amena posible y conozcan asimismo, la situación que se vive más allá de los muros del internado. 



Lo que está claro es que no todo va a ser diversión y tiempo libre. Nuestra acción se va a focalizar en aquellos alumnos que presenten necesidades académicas especiales o simplemente requieran clases de refuerzo en ciertas materias. Uno de los componentes de nuestro grupo ha estado con anterioridad en este proyecto, por lo que ya sabemos más o menos sobre lo que precisan en el internado. 
  
Barnetegiaz gain, hiriaren kanpoaldean kokatzen den "Plataforma Solidaria" proiektuan ere parte hartu eta laguntzeko aukera izango dugu. Bertan, pobrezia larrian bizi diren haurrekin jardungo dugu lanean. Hala ere, pixkanaka joango gara hango informazio gehiago lortu eta zuei zabaltzen!

La acción que vamos a llevar a cabo en tierra bolivariana traspasa el perímetro del centro; una vez en Santa Cruz de la Sierra, tendremos la oportunidad de colaborar con el proyecto "Plataforma Solidaria", donde podremos ayudar de manera directa  a aquellas personas que viven una situación de pobreza extrema. 

Poco a poco iremos sabiendo más información sobre la acción que vamos a realizar, información que se os proporcionará de forma directa. ¡Seguid conectados!










No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada